Nafarroako Gazte Asanbladen martxa erdira iritsi da

"Pentsatuz, antolatuz, erabakiz eta ekinez! Nafarroako Gazteria aurrera!" lemapean zeharkatu du iada Nafarroako Gazte Asanbladen Martxak Nafarroako erdia

Kronika:

Astelehenean abiatu zen Nafarroako Gazte Asanbladen Martxa. Iruñeako Nabarreria Plazan eman zioten hasiera hamaiketako bat burutu ondoren. Iruñerriko Gazte Asanbladetako kide batek hartu zuen lehen aldiz herriz herri pasa duten martxa honetan lekuko izan den sarde berdea. Iruñean hasiera xumea prestatu zuten arren ez zuten lasaitasunez ospatzeko aukerarik izan, musika jarri bezain pronto Udaltzainak azaldu baitziren isunak jartzeko asmoekin jendea identifikatuz. Hauei arreta gehiegirik egin gabe, Erriberaruntz abiatu ziren bi furgonetan.

Azkoienen egin zuten lehenengo geldialdia. Bertan, hainbat gazte zain ziren eta kalejira txiki bat egin ostean, Gerra Zibilaren inguruko hitzaldi bat burutu zuten. Bertan bazkaldu eta Faltzesera abiatu zen martxa, Faltzesen Korrikan sartu ziren herrian eta herriko gazte batek gidatuta Faltzes ezagutzeko ibilbide bat egin zuten. Faltzesen afaldu eta afalostean karaokeaz gozatu zuten gazteek.

Asteartean Larragaren txanda heldu zen. Bertan kalejira bat burutu zuten herrian zehar. Bazkalostean ordea jolasean ibili ziren ordurarte martxan bildutakoak; hala nola, Iruñerriko hainbat lagun, Azkoienekoak, Faltzesekoak eta Nafarroako Ekialdeko bate do beste.

Egun honetan bertan, arratsalde partean Garesera heldu ziren martxan. Hemen giro ona eta jendetsua sortua zegoen martxa heldu aurretik, jaietan baitzegoen herria. Txosnetan egin zioten martxari harrera, bertan Gareseko Gazte Asanbladak burutzen duen lanaren aurkezpen antzeko bat eguin zuelarik, aipatuz momento honetan Arga ibaian jartzen ari diren presen kontrako borroka dela nagusienetako bat.

Ondoren, kalejiran irten ziren herrian barna eta nahi izan zuenak juerga bota zuen, beste batzuk Gaztetxean lotan geratu zirelarik.

Asteazkenean, batzuen artean ajea nagusi zen arren, goizean goiz abiatu zen martxa Lizarraruntz. Hantxe, Mendi aldean dagoen Gaztetxean Lizarrako eta inguruetako hamarnaka gazte zain zituzten. Bertan bideoemanaldi bat egin zuten, Euskal Herriko Gaztetxe Martxa Lizarrara heldu zenekoa. Lizarrako Piñupe Gaztetxearen historioa azaldu ondoren, momentuan Lizarrako Gazte Asanblada burutzen ari den kanpaña antikapitalistaren arira kalejira bat burutu zuten herrian zehar, txalapartarekin eta mozorro ezberdinekin girotua egon zena.

Lizarratik Arbizura jo zuen, bertan bazkaldu zelarik. Sakana aldetik Leitzara abiatu zen.

Leitzako gazteak bost urte bete berri dituen Atekabeltz Gaztetxean zain ziren. Furgonetan musika piztuta zutelarik herria guratzatu zuten, hainbat herritarrek burutzen ari ziren kontzentrazioan geldialdia egin zutelarik, parekidetasunaren alde eta eraso sexisten aurka azaltzeko.

Ondoren, Jon, Leitzeko kantautore bat eta bere lagun kubatar batek kontzertu mugikor bat eskeini zuten herriko kaleetatik kitarra, armonika eta jenbeak lagun zituztelarik. Elkartean afaldu zuten gazteek eta herriko plazan jarri zituzten koltxoietan egin zuten lo martxaren hirugarren egunean.

Ostegunean goizeko 12etarako Beran zen martxa. Herriko sarreran zain zituzten Beratarrak eta Bera guratzetu ondoren Kaxarna Gaztetxean Mahi Ingurua burutu dute. Honetan, Nafarroan gazteriak bizi duen egoera aztertzearren gai ezberdinak ukitu dituzte, zonalde ezberdinetako gazteen ikuspegiak nahastu direlarik. Gazte Asanbladen eta Gazte Antolakuntzen egoera, emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak eta potere banaketa, ekologismoa edo kapitalismoaren basakeriak, gazteriak lan eremuan bizi duen egoera edo eta momentuko egoera politikoa nahiz herri ezberdinetako Udaletxeetako jarduera izan dira gaietako batzuk.

Hamaiketakoa ordu batetan hartu eta Legasara abiatu dira. Legasako elkartean bazkaldu dute eta bazkalostean lasai lasai eta karta jokotan egon ondoren Elizondora abiatu dira. Baztango hiriburuan, “Aroztegia eta gero zer?” Plataformako kide batek egin nahi duten proeiektuaren nondik norakoak azaldu eta Baztango bailarari ekarriko dizkion ondorioak azaldu zituen hitzaldi batean.

Oraindik ere, martxan parte hartu nahi duenak aukera badu. Nafarroako ekialdean aurkituko dugu ostiral eta larunbatean.

Ostiralean goizean Agoitzera joko du. Bertan Itoitzeko solidarioek hitzaldi bat eskeiniko dute eta bazkaria burutuko da ondoren. Kafea ordea, Irunberriko herrian hartuko dute, bertan kafetada-eztabaida antolatu baitute. Arratsalde partean Zaraitzuko Espartzara mugituko da martxa aurre azken egunari amaiera emateko. Bertan jaiak ospatzen ari direnez ziurtasunez esan dezakegu jai giroan egingo diotela martxari harrera. Espartzan gaua igaro ondoren, azken egunari egingo dio martxaren buru izan den furgonetan erraldoi txuri handiak.

Zangotzatik pasatuz hurbilduko da helmuga duen Oibarrera. Zangotzan, Faxismoaren aurkako kalejira ospatuko da eta segituan Oibarreruntz joango da. Oibarren jai giroan emango diote amaiera Nafarroako Gazte Asanbladen Koordinadora aukeztea helburu izan duen martxa honi. Bertan bazkaria, martxan zehar bildu den herrietako materialaren zozketa, Aezkoako kantautore bat, dantzariak, txalapartariak, zanpantzarrak… egongo dira arratsalde parteraino. Afaltzeko ordea, “Txistopanzetada” antolatu du Oibarko Gazte Asanbladak. Afalostean kontzertuak hasiko dira Nafarroako hainbat talde eta “Guatxupé” Txiletarren eskutik. Bertan gaua pasa nahi duen ororentzat dohaineko akanpada eskeini dute.

partekatu:

Izarapeko aholkuak

maitemindu egin naiz baina berak neskka du,urteak dira ezagutzen ginela eta orain konturatu naiz maiteminduta nagoela, kontua da nire sentimenduei uko egiteko erabakia hartu dudala azken finean berak neska maite du eta ez dut minik egin nahi. zuek kasu honetan zer egingoo zenukete? (sentimenduei uko eginez)

Erantzunak (3)

Twitter

Valid CSS!