Herriko San Inazio jaiak gainean ditugun honetan, sistema patriarkarrak gure jokabidean duen eragina azaleratu nahian bideo bat egin dugu. Bertan, ikuspegi feminista eta sistema patriarkarra pertsonifikatu eta aurrez aurre jartzen saiatu gara.
Hala, Txitximore super heroia prest dago mundua ikuspegi feministatik ikusten lagunduko diguten betaurreko moreak guztioi banatzeko. Xixtem oztopoak jartzen ibiliko bada ere, Txitximorek lagunduko dio jendeari behar den adorea atera eta arazoei aurre hartzeko ikuspegi feminista baliatzen.
San Inazioetako egitarauaren baitan, uztailaren 30ean gaueko 22:30ean burutuko dugu Txitximoreren aurkezpena. Gonbidatuta zaudete guztiok!
Hona hemen gure bideoaren aurrerapena:
maitemindu egin naiz baina berak neskka du,urteak dira ezagutzen ginela eta orain konturatu naiz maiteminduta nagoela, kontua da nire sentimenduei uko egiteko erabakia hartu dudala azken finean berak neska maite du eta ez dut minik egin nahi. zuek kasu honetan zer egingoo zenukete? (sentimenduei uko eginez)