Gaur goizean Erromako epaitegian bertan preso dauden hiru gazte independentisten aurkako euroagindu audientzia burutu da. Zuriñe Gojenola, Fermin Martinez eta Artzai Santestebanen aurkako euroagindua eskatua du Espainiako Entzutegi Nazionalak, hauek azaroaren amaieran gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabaletik ihes egitea lortu ondoren.
Gaur goizean burutzekoa zen bista eta epaileak azaldu du ez dagoela nahikoa froga euroagindua onartzeko eta Espainiako Entzutegi Nazionalari informazio gehiago bidaltzeko eskaera egin dio. Irailaren 1ean burutuko da hurrengo bista. Berriz ere espetxera eraman dituzte hiru gazte independentistak.
info+: askatu.org
maitemindu egin naiz baina berak neskka du,urteak dira ezagutzen ginela eta orain konturatu naiz maiteminduta nagoela, kontua da nire sentimenduei uko egiteko erabakia hartu dudala azken finean berak neska maite du eta ez dut minik egin nahi. zuek kasu honetan zer egingoo zenukete? (sentimenduei uko eginez)